Bizkaiko Haur Gorren Familia eta Lagunen Elkartea, ULERTUZ, 1999ko urtarrilaren 25ean eratutako irabazi-asmorik
gabeko elkartea da. FEVAPAS elkartearen baitan (Euskal Herriko Gorren
Lagunen eta Gurasoen Elkarteen Federakundea) federatuta dago, Bizkaiko
eskualdean urritasuna duten neska-mutilen eta horien familiei laguntzeko
dauden hutsuneak betetzeko helburu nagusiarekin sortua.
Helburu horrekin, ULERTUZek ondorengo zerbitzuak eskaintzen
ditu:
- Informazio, orientazio, arreta eta aholkularitza zerbitzua familiei
eta horiekin eta euren seme-alabekin harremanetan dauden beste eragileei.
- Diagnosi zerbitzua, arreta psikologikoa eta orientabide pedagogikoa
(profesional independenteekin eta kolektibo honekin lan egiten duten beste
erakunde batzuekin lankidetzan).
- Logopedia zerbitzua.
- Laguntza Goiztiar zerbitzua.
- Entzumen Urritasuna (aurrerantzean EU) duten Bizkaiko neska-mutilen
eta gazteen sozializaziorako dauden oztopoak ezabatzeko zerbitzua (jarduera
zehatzak erakundean eta erakundetik kanpo; ohiko inguruneetan garatzen
diren jardueretara egokitzeko lana...).
- Laguntzeko Zerbitzua familiei eta profesionalei (eskaera zehatzen kudeaketa)
- Buruzagi politikoei, administrazio publikoei eta gizarteari orokorrean
zuzendutako informazio eta sentsibilizazio zerbitzua.
- Aholkularitzarako zerbitzua diru-laguntzak, laguntzak eta errebindikazio
administratiboak izapidetze aldera.
- Gorreria duten pertsonei eragiten dieten gaiekin lotura duten hitzaldien,
konferentzien, ikastaroen, jardunaldien, eta abarren antolaketa (profesionalei
eta familiei zuzendua).
- Estatu mailako jardunaldietan/batzarretan parte hartzea.
- Erakundearen beraren eta Entzumen Urritasunarekin lotutako arlorrei
buruzko informazioaren hedapena bide ezberdinen bidez: Ulertzen aldizkaria,
erakundearen web orria...
- Erakunde publiko eta pribatuen koordinazioa, Entzumen Urritasuna duten
neska-mutilen eta horien familien arretari dagokionean.
ULERTUZ-EN HELBURUAK
Abian jarri nahi diren zerbitzuak kontuan hartuz, gure elkartearen HELBURU
OROKORRAK hauek dira:
- Bizkaiko Lurraldean EU duten neska-mutilei eta gazteei eta horien
familiei laguntza zuzena sustatzea eta eskaintzea.
- Kolektibo horren ordezkari izan eta bere eskakizunak kudeatzea.
- Familien Elkartegintza koordinatzea eta indartzea.
- EU duten neska-mutilei gizarte eta eskola arloetan parte hartzen laguntzea,
euren beharrak aintzat hartuz, eskubideak defendatuz eta familiei eta
eskatzen duten profesionalei ere orientazioa, baliabideak eta laguntza
emango dizkieten zerbitzuak eskainiz, euren gizarteratzea ahalbidetze
aldera.
- Administrazio Publikoaren erakundeetatik (Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza,
Udaletxeak...) neska-mutil horien eta euren familien behar ezberdinekiko
arreta sustatzea, bakoitza aurrera eraman beharreko esku-hartzeen erantzule
izan dadin.
- Familien prestakuntza eta parte hartzea bultzatzea EU duen seme-alabaren
hezkuntza-prozesuan eta elkartegintzan.
- Irakasleen eta espezialisten prestakuntza optimizatzea.
- Populazio gorra, familiak, profesionalak, buruzagi politikoak, administrazio
publikoak eta gizartea informatu eta sentsibilizatzea.
- Arlo honetan lan egiten duten elkarteen eta erakundeen lankidetza eta
koordinazioa sustatzea.
ULERTUZ-EN
XEDEA
ULERTUZ Elkartearen XEDE nagusia KOMUNITATE SARE-tik eskaintzen diren zerbitzuak
berbideratzea da. Elkarteak hobekuntzen barnerapena orientatzeko erakundea
izan nahi du, Bizkaiko neska-mutil gorrak errespetatuak izan daitezen, gizabanakoen
erantzunak koordinatuz, horrek zerbitzuen hobekuntza orokorra eragin dezan
ezberdintasuna errespetatzen duen eta kide guztiei zerbitzuak eskaintzen
dizkien gizartean.
Horrela, ULERTUZen ondokoentzat egiten dugu lan:
- FAMILIAK. Euskadin eta bereziki Bizkaian dauden
zerbitzuen berri ematen diegu eta beraien eta entzumen-arazoak dituzten
seme-alaben beharrei erantzuteko ekintzak garatuz erantzuten diegu.
- NESKA-MUTIL ETA GAZTE GORRAK. Gure izatearen arrazoia
dira. Beraz, gure ekintzak beraien prestakuntzara eta bizitzaren arlo
ezberdinetan parte hartzera bideratzen dira. Horretarako, prozesu horiek
zaildu ditzaketen oztopoak ahalik eta txikienak izaten saiatzen gara.
- GIZARTEA. Entzuteko urritasunaren arazoaren aurrean
sentsibilizatzen dugu, gorreriaren prebentzioa, diagnostiko goiztiarra
eta berehalako errehabilitazioa sustatuz, komunikazioko oztopoak ezabatzeaz
gain, eta azkenean, euren parte hartze sozial betea lortzeko.
- ADMINISTRAZIOAK. Entzuteko urritasunarekin lotutako
arazoei irekiagoak izan daitezen saiatzen gara, gai honetan indarrean
dagoen legedia betetzea eskatuz, eta hobekuntza eta garapena bultzatuz.
Elkarte moduan behar dituzten lekuetara baliabideak eta erantzunak hurbiltzeko
programak garatzen saiatzen gara. Ekintza horiek guztiz partekatzen dira
neska-mutil gorren familien Elkarteekin eta Federazioekin.