LAGUNTZA
ETA ARRETA ZERBITZUA FAMILIEI
Hauek dira zerbitzu honen helburu orokorrak:
- Bizkaian entzumen arazoak dituzten seme-alaben familien bizi kalitatea
hobetzea.
- Bizkaian Entzumen Urritasuna duten neska-mutilen eta gazteen bizi kalitatea
hobetzea.
- Bizkaian EU duten neska-mutilen, gazteen eta euren familien eskubideak
eta interes globalak defendatzea gizartearen, administrazioaren eta gainerako
erakundeen aurrean.
Horretarako, elkarren artean koordinatuta egongo diren jardueren multzo
bat jarri da abian:
- ORIENTAZIOA, INFORMAZIOA ETA LAGUNTZA FAMILIEI: landu
beharreko oinarrizko arloak, gehienbat diagnostikoa jaso berri duten
familien kasuan. Lantzen saiatzen garen zalantza ohikoenak hauek dira:
zein eskolatze mota izan ahalko du nire seme-alabak?, zein da izan
dezakeen erantzun mediku protesi onena, audiofonoa, inplante koklearra?,
parte har al dezake jarduera kulturaletan informazioa atzitzeko berdintasunez,
gainerako neska-mutilek bezalaxe?...
- BALIABIDEEN KUDEAKETA: familien jabekuntzan eta bizi
duten errealitateari aurre egiteko gaitasunean ezinbestekoa.
- GIZABANAKOEN ESKAEREN KUDEAKETA: familietatik edo eragileetatik
datoz eta euren jarduerek bertan eragingo dute.
- ARRETA MEDIKOA, PSIKOLOGIKOA ETA HEZKUNTZA INDARGARRIA: kolektibo
honekin lan egiten duten profesional independenteen eta erakundeen laguntzarekin,
ahalik eta erantzun profesionalena ematen saiatzen gara.
- ARRETA LOGOPEDIKOA: helburu nagusia ahozko eta
idatzizko hizkuntza ikasten erraztea eta laguntzea da, bai neska-mutilei,
bai entzumen urritasuna duten gazteei (6-8 urte).
- AHOLKULARI GORRAREN ZERBITZUA: familien komunikazioko
arloan garatutako lana aukeratzen duten familientzat; eta hezkuntzako
arloan garatutakoa, proiektu elebidunean dauden ikasleentzat eta bertan
lan egiten duten irakasleentzat.
- PRESTAKUNTZAKO ETA HAUSNARKETAKO TALDEAK FAMILIENTZAT: berebiziko garrantzia du, familiei tresnak, eguneroko
bizitzan erabili ahalko dituzten baliabideak ematen baitizkie.
- PROFESIONALEN PRESTAKUNTZA: oso alor garrantzitsua,
kolektibo honi arlo ezberdinetan emango zaion erantzuna kalitatezkoa izatea
nahi badugu.
- INFORMAZIOAREN HEDAPENA – SENTSIBILIZAZIOA: biztanleriaren
hainbat sektoreri zuzendutako ekintzak, Entzumen Urritasuna eta horren
eraginak hurbiltzeko asmoz.
- BIBLIOGRAFIA FUNTSA ETA IKUS-ENTZUNEZKO BALIABIDEAK: familiek
eragiten dizkieten intereseko eta egungo gaietara sarbide handiagoa izan
dezaten.
- ELKARTEGINTZA: erakundearen oinarrizko zatia, kontaktua,
familien artean esperientziak elkarbanatzea... sustatzen dena
GIZARTERATZEAN
OZTOPOAK EKIDITEKO ZERBITZUA
Gizarteratzean oztopoak ekiditeko zerbitzua sortzearen xedea Bizkaian
Entzumen Urritasuna duten neska-mutilek eta gazteek Aisiaz eta elkarren
arteko erlazioez gozatzera bideratuta dauden jardueretan parte hartzeko
duten eskubideari erantzutea da.
Horretarako, jolas egiteko eremuak sortzea proposatzen da, eta aisia eskuragarri,
pertsonal eta jarduerako bide moduan garapen integrala ezarriko da.
Planteamendu horrek esku-hartzeko bi bidetara garamatza:
- Elkarteak hainbat jarduera antolatuko ditu: tailerrak, asteburuko
irteerak, ibilaldiak, udako udalekuak... Horiek guztiek garapeneko
etapa bakoitzeko adinari eta beharrei daude egokituta.
- Aisia eta Astialdia jarduerak eskaintzen dituzten gizarteko beste agenteekin
eta erakundeekin koordinazioa, entzumen urritasuna duten neska-mutilek
eta gazteek zerbitzu horiek modu normalizatuan jasotzeko aukera izan dezaten,
horien garapen pertsonala ahalik eta gehien sustatuz.
LAGUNTZA
GOIZTIAR ZERBITZUA
Zerbitzu honen helburua bizitzaren lehen urteetan entzumen galera
antzematen zaien neska-mutilen inguruan sortzen diren beharrei erantzuna ematea
da. Etapa erabakigarria izango da, garapen linguistikoaz eta komunikatiboaz
gain, garapen kognitiboa eta emoziozkoa arriskuan egoten baitira. Hori guztia
dela eta, proposatzen dugun esku-hartzeak neska-mutilekin parte hartzeaz
gain, euren inguru hurbilenarekin ere parte hartzea barneratzen du; hau
da, familiekin, ikastetxeekin eta hainbat profesinalekin....
-
Neska-mutilekin egiten den parte hartze zuzenari dagokionez, egin beharreko
lanak garapeneko arlo guztiak barneratuko ditu, baina arreta berezia jarriz
komunikazioko prozesuetan, entzumen hondarren hezkuntzan, ahozko hizkuntza
ikastean, eta bere ingurunean erabilitako hizkuntzaren ulermenaren eta adierazpenaren
hobekuntza mailakatuan.
-
Familiekin egin beharreko lanari buruz, bi helburu nagusi
lortzera bideratzen da:
- Gurasoei emoziozko laguntza esdaintzea euren seme-alabari entzumen urritasuna antzemateak sortzen duen krisia gainditzen lagundu eta egoerari eta agertzen joango diren zailtasunei aurre egiteko baliabide propioen garapenean lagundz.
- Euren seme-alabekin elkarrekintzazko eta komunikazioko jarraibide egokien inguruan familiak orientatzea.
-
Hezkuntza arloko esku-hartzeari eta beste profesional batzuekin egindakoari dagokionez, bi puntu nabarmendu behar dira. Beste profesional batzuekin egindako esku-hartzea aipatzean, alde batetik, hainbat arlotan (hezkuntzakoa, medikuntzakoa, entzumeneko protesien arlokoa) gure arreta eskaintzen diegun haurrekin harremanetan duden beste profesional batzuekin batera Zerbitzu honetatik egiten dugun koordinazio, aholkularitza eta lankideza lanari egiten diogu erreferntzia. Lankidetza mota horrekin, haurren egoeraren inguruan ahalik eta informazio osatuena izatea lortu nahi dugu, haien aurrerapenak baloratu ahal izateko, esku-hartzeak hobetzeko, helburuak lehentasunen arabera sailkatzeko eta sor daitezkeen zailtasunak konpontzeko.
bestalde, batez ere hezkuntza arloan, beste profesional batzuekin egindako esku-hartze horren barruan , aholkularitza lana ere egiten dugu, haur horiek ikastetxeetatik jasotzen dituzten erantzunak haien beharretara egokitutakoak eta egokiak izan daitezen, batzuetan ez baita informazio eta prestakuntza nahikorik izaten haientzat jardunbiderik egokienak zein diren jakiteko.
LOGOPEDIA ZERBITZUA
Zerbitzu hori Entzumen Urritasuna duten gazte eta haurren ahozko hizkuntzaren estimulazio eta errehabilitaziora zuzenduta dago. Maila horretan esku hartzen duten estrategia eta metodologiak kasu ugaritara egokituko dira: haurraren adina, erabiltzen duen protesia, une horretara arte lortutako hizkuntzaren garapena...
Zerbitzu horren barruan esku hartze nagusia haurrekin egindako zuzeneko lana den arren, familiei aholkuak eta trebakuntza emateko lana ere egiten da, prozesuan parte hartzen duten beste profesional batzuen koordinazio etengabeaz gain.