ONDO ENTZUTEN AL DU ZUEN SEME-ALABAK? EGIAZTA EZAZU
Azter ezazu:
0tik urtebetera
Urtebetetik 2 urtera arte
2 urtetik 3 urtera arte
3 urtetik 4 urtera arte
4 urtetik 5 urtera arte
Oro har
ENTZUMEN GALERA MAILA ETA MOTA UGARI DAGO; ZENBAT ETA LEHENAGO DETEKTATU, ORDUAN ETA HOBETO, AURRERATUKO DUGUN DENBORA BAITA.
ZER IRABAZIKO DUGU?:
Mediku tratamendua bizkortuko duzu, behar duen hezkuntza bereziko laguntzarekin eta, behar izanez gero, audiofonoak edo inplante koklearrak egokituz. Hizkuntzaren garapena eta harreman pertsonalak erraztu ditzakezu. Ikaskuntza eta komunikazioa errazten dizkiozu.
…ZALANTZARIK BADUZU, KONTSULTATU OTORRINOLARINGOLOGIAKO MEDIKUAREKIN
Behin diagnostikoa eskuetan dugula, oso garrantzitsua da abian jarri dugun prozesu horretan nahitaez parte hartuko duten eragileekin (audio-protesistak, zentro inplantatzaileetako profesionalak, logopedak, hezitzaileak…) eta babes garrantzitsua eskain diezaguketen beste batzuekin harremanetan hastea: elkarteak, familiak…
Kontuan izan behar dugu hizketa gai dugun prozesu honek epe luzerako lana eta ahalegina ekarri beharko duela; beste nolabait esanda, iraupen lasterketa da; hala eta guztiz ere, gure inguruan eskuragarri izango ditugun baliabideak ugariak garrantzitsuak direla kontuan izan behar dugu, prozesu hau guztia ahalik eta ondoen jasan ahal izateko.
Diagnostikoaren ondorengo lehen uneetan, oso garrantzitsua da pauso tinkoak ematea; zer esan nahi dugu horrekin? Eskuragarri dugun informazioa ugaria da eta, ziur asko, jende asko topatuko dugu beren iritziak, esperientziak eta abarrak kontatzeko prest: familia, askotan, ez da gai izaten informazio pilo hori gainditzeko, eta garrantzitsua da lasaitasuna mantentze eta zuen burua baretzeko gai izatea. Izan ere, hori izango da bat-batean etorriko zaizkizuen gaiei aurre egiteko modurik onena.
Horren inguruan, aipatu beharrekoa da Elkartera jotzea lagungarri izan litekeela, han informazioa, aholkua eta abar eman ahal izango baitizuete erabakiak hartu beharko dituzuen gai ugariren gainean.
Gogorazten dizuegu zuen Udal Gizarte Zerbitzuetan lortu dezakezuela laguntzak ekonomikoak, ziurtagiriak eta abar.
NOLA KOMUNIKATUKO NAIZ BERAREKIN?
Komunikazioaz hitz egitean jakin behar dugu hori egiteko aukera ugari dagoela; lehenik eta behin, ahozko hizkuntza etortzen zaigu burura, normalean erabiltzen duguna baita; hala ere, egunerokotasunean ere erabiltzen ditugun beste komunikazio mota batzuk ahazten zaizkigu: gorputz hizkuntza, keinu naturalak, aurpegiko adierazpidea... horri guztiari komunikazioan muga motaren bat duen pertsonekin txandatzeko eta areagotzeko sistema gisa erabili ahal izateko sortu izan diren hizkuntza, metodo, estrategia,... saila gehituz gero, konturatuko gara aukera zabala izango dugula.
Gehienetan familiek eta hezkuntza arloan eta (bir)gaitze lanetan jarduten duten profesionalek beraiek aholkatuko dute erabakia hartzea, landu eta indartu beharreko apustua... hala ere, askotan komunikazio osoaren alde egin beharko dugu, hau da, gure esku dauden komunikazio baliabide guztiak beharko ditugu haurrak erraztasunez mezuak jaso eta igor ditzan, azken batean hori baita garrantzitsuena, eta pertsona gisa duen eskubide hori betetzeko ahal duguna egin beharko dugu.
Esan dezakegu Entzumen Urritasuna duen edozein haur, garaiz diagnostikatuta eta garaiz anplifikatuz eta errehabilitatuz, hitz egitera irits litekeela, horrekin batera beste arazorik ez baldin badu. Hala ere, ezin da zehaztu noiz hasiko den, zein izango den bere ahotsaren kalitatea, zein hizkuntza garapen maila lortuko duen..., horrek faktore askotan izango baitu eragina: Entzumen Urritasuna agertzeko unea; galera maila; protesi egokitzapena egingo den unea; erabilitako protesia; kasu bakoitzaren gaitasuna eta ezaugarriak; ingurutik jasotako suspertzea...
Audiofonoa soinua anplifikatzeko funtzioa duen laguntza tekniko mota da, soinua hautematea errazteko.
Entzumen galera mota asko eta hainbat maila daude. Horregatik daude audiofono asko eta banakoen behar ugari tratatzeko ezaugarri eta funtzio aukera zabala dute.
Gaur egun, audiofonoek erabiltzen duten teknologian arreta jarriz gero ohartuko gara bi mota daudela, audiofono analogikoak eta digitalak:
Forman arreta jarriz gero, hainbat Audiofono mota daudela ohartuko gara:



NORENTZAT DA BAHA?
Inplante Koklearra bi alboetako gorreria sakon eta larria duten eta audiofonoez gutxi baliatzen diren pertsonen kasuan adierazitako laguntza teknikoko mota bat da.
Funtsean, inplante koklearra kirurgia bidez gorputzean sartutako kanpo eta barne zatiak dituen gailu elektronikoa da. Gailuak soinuak energia elektriko bihurtzen ditu eta elektrodo bidez igortzen ditu nerbio koklearreko nerbio aferentzietaraino, pertsonarengan entzuten duen sentipena eraginez ¿???.
Hizketa aurreko gorreria duten pertsonetan (ahozko hizkuntza garatu aurretik agertzen diren gorreriak) nahiz hizketa ondorengo gorreria dutenetan praktikatzen da (ahozko hizkuntza garatu ondoren agertzen diren gorreriak). Osoko anestesiarekin egindako kirurgia behar da inplantearen barneko zatiak jartzeko, eta ondoren entzumen errehabilitazioa beharrezkoa da.
Nola funtzionatzen du Inplante Koklear batek?

Soinu uhinak sisteman sartzen dira antena aurikularrean (1. irudia) dagoen mikrofono baten bidez eta zeinu elektriko bihurtzen dira. Zeinu hori soinu prozesatzailera igortzen da antzena eta soinu prozesatzailea lotzen dituen kablearen bitartez. Soinu prozesatzaileak zeinu elektrikoa soinu eta hizketa ulertzeko zehaztutako kodifikazio eragingarrienera bihurtzen du. Prozesatu ostean, elektrikoki kodifikatutako zeinua kable fin bidez antenara itzultzen da eta irrati uhinen bidez azalean zehar inplantera igortzen da (2. irudia). Barne inplanteak zeinua dekodifikatzen du eta koklea barruan dauden elektrodo multzora bidaltzen du (3. irudia). Elektrodoek zuzenean koklea barruko entzumen nerbioetako zuntzak estimulatzen dituzte (4. irudia). Entzumen nerbioen estimulazioak garunera bultzada elektrikoak igortzea sortzen du; bertan soinu gisa interpretatzen dira (5. irudia).
NON IKAS DEZAKET ZEINUEN HIZKUNTZA?
Ulertuzek urtero horrelako ikastaroak antolatzen ditu bereziki entzumen galera duten haurren gertueneko inguruko familia eta pertsonentzako. Edonola ere, ikastaro horien egutegia eta ordutegia zuzendutako kolektiboari ahalik eta gehien egokitzen saiatzen gara.
Hauek dira Zeinuen Hizkuntzako formakuntza eskaintzen dituzten beste erakunde batzuk:
BESTE FAMILIAK EZAGUT AL DITZAKET?
Ulertuzen helburu nagusietako bat arlo horri dagokio. Familientzat funtsezkoa dela uste dugu Elkarteko kide diren beste guraso batzuekin harremanetan egotea, esperientzia, ezagutza, iritzi eta abar elkartrukatu ahal izan dezaten eta hori sustatu ahal izateko.