MAILEGU BALDINTZAK ETA MATERIALEN KONTSULTA
Materialen kontsulta erakundean bazkide diren pertsonei eta bazkide ez direnei dago zabalduta.
Kontsulta erakundean egiten duten pertsonek hitzartutako ordutegiek baimendutako denbora izango dute horretarako.
Bazkide diren pertsonek soilik eska ditzakete maileguak. Maileguen kasuan, horiek eduki daitezkeen material kopurua eta egunak material motaren araberakoak izango dira (maileguaren iraupena aste 1 eta 2ren artekoa izango da). Gehienez, 2 material mailega daitezke. Mailegu gisa hartuta, ikus-entzunezkoen materialak bazkideek baino ezingo dituzte kontsultatu (ezingo dira Ulertuz Elkartean kontsultatu).
Mailegatuta material bat hartu ezin duten pertsonek erakundean bertan egin ahal izango dute kontsulta eta ezingo dute inola ere hortik eraman.
Kontsulta egiten denean edo mailegu bat eskatzen denean, fitxa bat bete beharko da eta fitxa hori erakundean geratuko da.
MATERIALAK KONTSULTATZEKO, MAILEGUAK EGITEKO ETA ITZULTZEKO ORDUTEGIA
Astelehena, asteazkena eta osteguna: 9:30etatik 13:30etara.
Asteartea eta asteazkena: 15:00etatik 17:30etara.
Materiala itzultzeko epea iraungi ostean, mailegu berrietarako baimena bertan behera geratuko da. Erabiltzaileari emango zaion ohar bakoitzeko, zigor egun batzuk kontabilizatuko dira.
Materiala galdu edo hondatzeak mailegu berriak edota kontsultak egiteko baimena galtzea ekarriko du, material hori ordezkatu arte edo hori gertatu ezean, zenbatekoa ordaindu arte.